Gero eta gehiago dira turismoko sektorean familientzat aurkitu ditzazkegun eskaintza bereziak, paketeak, planak ….

Baino bidaiatzen dugunean eta alojamendura ailgatzen garenean gutti dira haurrentzako prestatutako eremuak. Edo baldin badira, kaxkar xamarrak.

Merkatuan aurkitzen dugun gabezi hau, aukera bihurtu ahal dugu. Gure enpresa edo negozioaren zerbitzuak espezializatzen baditugu bakarrak izanen gara eta konpetentzia ttikiagotzen lortuko dugu.

Haurrentzat prestatutako joko-eremuak, etxean bertan aktibitateak egiteko aukera, … Horrela gurasoek beraien denbora deskantsatzeko edo aisialdirako aprobetxatzen ahal izanen dute.

Modu honetan, haurrak ongi pasatzeko eta gurasoak deskantsatzeko aukera paregabea izanen dute, hori baita familia aunitzek bilatzen dutena!

Familietan espezializatua dagoen hotel baten esteka uzten dizuet. Monitoreak, haurtzaindegi zerbitzuak, antzerkiak, jokoak, …

Ideia hau gure neurri eta beharretara egokitzen ahal dugu.

Animatzen zarete? Batek baino gehiagok eskertuko dute!